|
|
GODELLA - HERRIA

GODELLA l´Horta Nord eskualdeko udalerria da,
12.000 biztanle inguru ditu eta bere 8,4 km2 ko azalerak Valentzia,
Burjassot, Rocafort, Paterna eta Bétera ditu mugakide.
Aztarnategi eneolitiko eta erromatar batzuk
izan ezik, bere hastapena Erdi Aroan koka daiteke. Zegoeneko
“Llibre del Repartiment”-en Godaylako basetxe arabiarraren aipamena
egiten da bere errota eta labeekin, zeinetan Kristau Aroan jaun-gaztelu
bat eraiki zuten Valentziako Bide Zaharreko sarreran, antzinatik
bere baratza ureztatu duen Montcadako ubidearen ondoan.
Nekazaritza, argingintza (pedrapiquers) eta
artisautza izan dira herri honen ohiko jarduera ekonomikoak.
Biztanleria pixkanaka-pixkanaka hazi zen “El
Poblet” deritzan haserako gune honen inguruan joan den mende
bukaera arte; izan ere, garai honetan etorkinen emari handiak
(hauetako asko lezetan ezarri ziren) eta udatiarren lehen txaletek
antzinako lehen gunea gainditu zuten eta Salvador Baselizarantz,
trenbidearen beste alderako hiri zabalkundeari ekin zioten.
70.hamarkadan, Godellak hirigintza eta biztanleri
hazkunde ikaragarria izan du; bere biztanleria bikoiztu egin
baita Valentziatik hurbil izanagatik, komunikabideen egokitasunagatik
eta duen giza maila handiagatik.
Halere, iraganeko ondare arkitektoniko eta
arkeologiko aberatsa gorde du Godellak: Erdi Aroko antzinako
eliza ( gaur egungo Kristoren Kapera), eliza neoklasikoa (San
Bartolome), jaun gaztelua (gaur egungo Bihotz Sakratua ikastetxea),
Boildarren dorrea edo Serdanyola, Salbatzailearen Baseliza,
Pirataren Dorrea, Covalla, Les Pedreres, e. a., eta Kale Nagusiaren
eta Magdalena Sofia inguruan dagoen hirigunearen osotasuna batez
ere, baratzaren ikuspegi zoragarria duena.
Ondare historiko eta natural hau giza jarduera
elkarkor batekin osatzen da; izan ere, Valentziako herri honen
ohitura, festak eta izpiritua bizirik gordetzen dituzte, kultura,
musika, jubilatu, emakume, gazte eta artista elkarteek, baita
giltzari eta jaizaleek ere.
|
|